TOPOGRAFIA

Hasiera » Eraikuntza » Topografia
Hasiera » Eraikuntza » Topografia

Topografia lur baten ezaugarriak (forma, altuera, mugak…) neurtzeaz eta planoetan irudikatzeaz arduratzen den diziplina da. Topografoek datu hauek biltzen dituzte eraikuntza, ingeniaritza, arkitektura eta mapa proiektuetan erabiltzeko.

Haien lana funtsezkoa da hirigintzan eta obra publikoetan, baita ingurune naturaletan ere. Esaterako, mendiko ibilbide bat diseinatzerakoan, altuera-profil zehatza sortzen dute, txirrindulariek edo mendizaleek zailtasun maila jakin dezaten. Era berean, zubi bat eraikitzerakoan, lurzorua nola egokitu aztertzen dute, egitura segurua eta iraunkorra izan dadin.

Topografia hainbat diziplinarekin lotuta dago, batez ere ingeniaritza, eraikuntza eta kartografia alorretan. Garrantzitsuenak jarraian aurkezten dira:

Zubi, tunel eta errepide proiektuetan lur neurketak egiten dituzte. Esaterako, ibai bat zeharkatzeko zubi bat eraiki aurretik, lurzoruaren indarra eta ur-mailaren gorabeherak ebaluatzen dituzte uholde-arriskuak minimizatzeko.

Arkitektoei lurzoruaren ezaugarriei buruzko datuak ematen dizkiete eraikinak eta espazio publikoak egokitzeko. Esaterako, plaza berri bat diseinatzerakoan, neurketak egiten dituzte ur drainatzea planifikatzeko.

Mapak eta lurralde-datuak garatzen eta eguneratzen dituzte, GPS sistemen edo hirigintza-plangintzaren oinarri gisa. Adibidez, baso bat kartografiatzea eta dagoen errepide sarea zehaztea.

Mugatze lanak eta jabetza erregistroa egiten dituzte udal katastroak edo lurzoru-planoak osatzeko. Adibidez, nekazaritza-lursail bat sailkatzea eta haren mugak ofizialki ezartzea.

Lurzoruaren egonkortasuna aztertzen dute gune seguruetan azpiegiturak eraikitzeko. Adibidez, euskal kostaldeko errepideetan lur-jausiak izateko arriskuan dauden maldetarako babes neurriak diseinatzea.

Eraikuntza eta obra zibila

Lurzoruaren neurketak egiten dituzte etxebizitza, zubi, tunel edo errepide proiektuetan

Arkitektura eta hirigintza

Hirigintzarako datu topografikoak ematen dituzte (plazak, auzo berriak, parkeak, etab.)

Kartografia eta geoinformazio enpresak

Lurralde datuak eguneratzen dituzte eta mugaketa eta trazadura lanak egiten dituzte

Ingeniaritza eta hidraulika

Azterketa topografikoak egiten dituzte zentral hidroelektrikoak, ubideak edo ur-hodiak bezalako proiektuak egin aurretik

Administrazio publikoa

Katastroan, lurralde-erregistroan eta lurralde-antolamenduan kolaboratzen dute

Ikerketa eta berrikuntza

Topografia, kartografia eta lurralde-antolamenduari buruzko ikerketak egiten dute unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan