AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALA

Hasiera » Industrian » Automatizazio industriala

Automatizazio industrialak sistemak diseinatzen eta aplikatzen ditu, fabrikek eta lantegiek azkarrago, zehatzago eta seguruago lan egin dezaten automatikoki. Robotak, sentsoreak, kontrol-softwarea, ikusmen artifizialeko sistemak eta beste zenbait teknologia erabiltzen dira ekoizpena hobetzeko.

Sektore askok ateratzen diote etekina automatizazioari: elikagaiak ontziratzen dituen linea batek edo satelite edo trenetarako piezak fabrikatzen dituen lantegi batek, kasurako.

Profil horrek teknologia, ingeniaritza eta prozesuen diseinua uztartzen ditu:

Askotariko produktu ugariren fabrikazioa hobetzeko, hala nola sendagaiena eta aerosorgailuena.

Zeregin errepikakorrak edo doitasun handikoak egiteko.

Zintak, beso mekanikoak edo soldadura-sistemak koordinatzen dituzten ekipoak programatuta.

Hutsegiteak detektatzen eta konpontzen, ekoizpena ez gelditzeko.

Eta, zehazki, baliabideen erabilera optimizatzeko datuak biltzea eta aztertzea.

Automatizazioa fabriketan ez ezik beste esparru askotan ere agertzen da:

Sistema robotizatuek eskulturetarako edo instalazioetarako materialak mozten eta moldatzen dituzte.

Bizikletak, erraketak edo futboleko botak digitalki kontrolatutako prozesuekin egiten dira.

Linea adimendunek egunero kontsumitzen ditugun elikagaiak ekoizten eta ontziratzen dituzte.

Robotek protesiak eta gailu mediko pertsonalizatuak fabrikatzen laguntzen dute.

Automatizazio industriala industria moderno ia guztietan ageri da:

Industria del automóvil

Ibilgailuen fabrikazio-prozesuak automatizatzen dituzte, mihiztatze- eta kontrol-sistema robotizatuak garatuz.

Industria aeroespazialean

Automatizazio-soluzioak aplikatzen dituzte aireontzien eta osagai aeroespazialen ekoizpenean.

Industria farmazeutikoan

Sendagaiak fabrikatzeko eta ontziratzeko prozesuak automatizatzen dituzte.

Elikagaien eta edarien industrian

Elikagaiak prestatzeko ekoizpen-lerro automatizatuak diseinatzen dituzte.

Sektore energetikoan

Automatizazio-sistemak ezartzen dituzte energia berriztagarrietan eta sare elektriko adimendunetan.

Robotika industrialeko enpresetan

Robot industrialak diseinatzen eta programatzen dituzte, askotariko enpresen automatizazio-beharrei erantzuteko.

Aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresak

Automatizazio-proiektuak diseinatzen dituzte zenbait industria-sektoretan ezartzeko.

Ikerketa eta berrikuntza

Teknologia berriak garatzen dituzte automatizazio industrialaren esparruan.

Goi maila

Gradua