
Materialak leku guztietan daude: zure mugikorrean, saskibaloian jokatzeko baloi batean, hegazkin batean, eraikinetan etab. Erresistentzia, arintasuna, iraunkortasuna edo jasangarritasuna kontuan hartuta, funtsezkoa da produktu bakoitzerako material egokia hautatzea, gero ondo funtziona dezan.
Materialetako adituek lehendik erabiltzen diren materialak ikertzen, probatzen eta hobetzen dituzte, baita berriak sortu ere. Horiei esker dauzkagu, adibidez, kiroletan erabiltzeko karbono-zuntzak, espaziorako beroarekiko erresistenteak diren zeramikak edo kutsadura murrizten duten plastiko biodegradagarriak. Gainera, fabrikazio-prozesu jasangarriagoak bilatzen dituzte: lehengaiak hobeto aprobetxatzea, hondakin gutxiago sortzea eta alternatiba birziklagarriak diseinatzea.
Materialetan egindako lanak arlo asko hartzen ditu:
Abiadura handiko trenetarako aleazioak, sateliteetarako konposatuak, etab.
Laborategietan erresistentzia, eroankortasuna edo suarekiko erreakzioa egiaztatzea.
Materialak eskala handian ekoiztea, efizientziaz eta kalitatez.
Plastiko birziklagarriak, biodegradagarriak eta inpaktu txikikoak sortzea.
Materialen simulazioa eta erabilera elektronikaren, eraikuntzaren edo osasunaren sektoreetan, besteak beste.
Materialen zientziak eguneroko arlo askorekin du lotura:
Sokak, baketak edo soinua hobetzeko material berriak dituzten instrumentuak.
Sukaldeko tresnetarako estaldura bereziak, erresistenteagoak eta seguruagoak izan daitezen.
Ontzi biodegradagarriak lortzen, birziklapena hobetzen eta hondakinak murrizten dituzten material berriak.
Farmakoak zeluletara zuzenean garraiatzeko gai diren nanomaterialak.
Irteera profesional ugari dituzte:
Egituretarako eta osagaietarako material berriak garatzen.
Hegazkinetarako, sateliteetarako edo droneetarako material ultraarin eta erresistenteekin.
Aerosorgailuen palak, baterien osagaiak eta abar fabrikatzen.
Protesiak, inplanteak, material biobateragarriak eta beste egiten.
Isolatzaile eta hormigoi efizienteagoak garatzen.
Mugikorretarako, ordenagailuetarako eta sareetarako materialak sortzen.
Erraketak, bizikletak, arropa teknikoa eta abar diseinatzen.
Zuntz birziklatuak eta ehun biodegradagarriak ikertzen.
Material berriak sortzen eta probatzen.
Aurrerapen horiek unibertsitateetan eta Lanbide Heziketako zentroetan partekatzen.