
Sistema informatikoak administratzen dituztenen egitekoa da bermatzea behar bezala eta modu seguruan funtzionatzen dutela zerbitzariek, sare telematikoek, sistema eragileek eta aplikazioek:
Sistemen administrazioak zenbait arlo biltzen ditu:
Ordenagailuak eta zerbitzariak eguneratuta edukitzea.
Aplikazioak eta zerbitzariak optimizatzea, ahalik eta modu efizienteenean funtziona dezaten.
Informazio sentikorra biltegiratzea eta babestea.
Wifi eta konexio seguruak kudeatzea ikastetxeetan, enpresetan, erakundeetan, etab.
Onlineko zerbitzuak hedatzea hirugarrenen plataformetan.
Hain tipikoak ez diren beste arlo batzuekin ere badu zerikusia. Adibidez:
Adibidez, bermatzea milioika lagunek aldi berean ikusten dutela telesail bera edo entzuten abesti bera, edo bermatzea aldi berean ibiltzen direla bideojoko berean akatsik gabe, denak ala denak 24/7 eskuragarri egonik.
Azpiegitura kritikoak kudeatzea ospitaleetan, errepideetan, trenetan, hegazkinetan, energia-plantetan.
Datuen eta GPSaren estaldura ematea arrisku-kiroletan, mendi-ibilietan, igoera edo erreskate arriskutsuetan, etab.
Sistemak administratzen dituztenek lan hauek egiten dituzte:
Aplikazio eta produktuetarako sistemak eta sareak kudeatzen.
Historia klinikoak eta konektatutako ekipo medikoak kudeatzen.
Onlineko transakzioen segurtasuna bermatzen.
Proiektuak babesten eta belaunaldi berriei irakasten.
Herritarrentzako zerbitzu digitalak hobetzen.