
Softwarea garatzen dutenek zure mugikorrak, ordenagailuak, kontsolak eta abar funtzionatzea ahalbidetzen duten aplikazioak eta sistema eragileak programatzen dituzte. Horretarako
Software-garapena arlo askotan agertzen da:
Webguneak, sare sozialak edo onlineko plataformak sortzea.
Erabiltzaileen informazioa gordetzea, babestea eta aztertzea.
Onlineko aplikazioak eta transakzioak babestea.
Ahots-laguntzaileak, irudiak ezagutzen dituzten aplikazioak edo txat automatikoak.
Simulazioak, murgiltze-esperientziak eta entrenamendu interaktiboak.
Hain agerikoak ez diren eremuak ere hartzen dituzte:
Abestiak konposatzeko edo playlist pertsonalizatuak sortzeko aplikazioak.
Errendimendua aztertzen eta entrenamenduak planifikatzen dituen softwarea.
Probaleku birtualak, arropa jantzi gabe nola geratzen zaizun ikusteko.
Justu ikusi nahi duzuna gomendatzen duten streaming-plataformak.
Ilustrazio, animazio edo errealitate areagotuko programak.
Softwarea garatzen dutenek alor hauetan lan egiten dute:
Google, Microsoft eta halako erraldoietan baita tokiko startupetan ere.
Enpresei soluzio digitalekin hobetzen laguntzen.
Ordainketa eta transakzioetarako sistema seguruak sortzen.
Pazienteak eta tratamenduak kudeatzeko aplikazioak.
Eduki digitalak programatzen eta sortzen irakasten.
Algoritmo edo programazio-lengoaia berriak asmatzen.