Datuen zientzian

Hasiera » Mundu digitala » Datuen zientzian

Datuen zientziak informazio-kantitate handiak aztertzen ditu, patroiak aurkitzeko eta erabaki hobeak hartzen laguntzeko.

  • Datuak biltzen dituzte webguneetatik, sare sozialetatik, ospitaleetatik, sentsore industrialetatik eta abarretatik.
  • Joerak bilatzen dituzte eta etorkizuna iragartzeko ereduak sortzen dituzte (merkatuak, klima, kontsumo-ohiturak…).
  • Sektore guztietako zerbitzuak eta produktuak hobetzen laguntzen dute.

Adibideak:

  • Onlineko denda batek arropa gomendatzen dizu, aurretik erosi duzuna kontuan hartuta.
  • Kirol-klub batek bere taldearen mugimenduak aztertzen ditu errendimendua hobetzeko.
  • Meteorologia-zerbitzu batek ekaitzak iragartzen ditu datu-ereduekin.

Datuen zientzia arlo askotan ageri da:

:Informazioa modu seguruan gordetzen du hodeian (esaterako, bankuetan iruzurrak saihesteko).

Algoritmoak erabiltzen ditu joerei aurrea hartzeko.

Datuak grafiko ulerterrazetan erakusten dituzte (adibidez, ospitale batek hobeto kudeatzen ditu larrialdiak).

Gomendioak musika-plataformetan, telesailetan edo onlineko erosketetan.

Badira hain agerikoak ez diren beste lotura batzuk ere:

Esfortzua neurtzea eta, errendimendu-datuen bidez, lesioak prebenitzea.

Playlist pertsonalizatuak sortzen dituzten algoritmoak, baita abestiak konposatzen dituztenak ere; zein film ekoitzi erabakitzea, jendeak zer ikusten duen aztertuz.

Partida interesgarriagoak diseinatzea, pertsona bakoitzak nola jokatzen duen aztertuz.

Suteak aurreikustea edo klima-aldaketa aztertzea.

Sareetako joerak aztertzea, datorren denboraldian zer estilo nagusituko diren jakiteko.

Datuen zientzia menderatzen dutenek ia edozein sektoretan dituzte irteerak:

Enpresa teknologikoetan

Adimen artifizialeko sistemak sortzen eta datuak aztertzen.

Osasungintzan

Historia medikoak aztertzen dituzte tratamenduak pertsonalizatzeko.

Industrian

Fabrikak optimizatzen eta makinetan akatsak detektatzen, hautsi aurretik.

Finantzan eta aseguruetan

Arriskuak kalkulatzen eta iruzurrak detektatzen.

Gobernuetan eta sektore publikoan

Garraioa, osasuna eta beste zenbait zerbitzu hobetzen dituzte.

Hezkuntzan

Ikasleen aurrerabidea aztertzen dute irakaskuntza-metodoak hobetzeko.

Ikerketa zientifikoan

Birusak, klima edo teknologia berriak aztertzeko datuak aplikatzen dituzte.

Goi maila

Gradua