INSTALAZIO ELEKTRIKOAK

Hasiera » Eraikuntza » Instalazio elektrikoak

Instalazio elektrikoetan lan egiten duten pertsonek eraikin, lantegi eta azpiegituretako sistema elektrikoak diseinatzen, muntatzen eta mantentzen dituzte, energia modu seguru eta efizientean irits dadin. Halaber, akatsak prebenitzen eta sistema zaharrak eguneratzen dituzte, eta energia-kontsumoa hobetzen dute. Konparazio baterako, ospitaleetan sare elektrikoak instalatzen dituzte hornidura eten ez dadin, edo aireportuetako larrialdi-sistemak gainbegiratzen dituzte. Haien lana erabakigarria da energia garbietarantz eta sare elektriko adimendunetarantz igarotzeko prozesuan.

Zeregin hauetan aritzen dira batez ere:

Argiztapen-, energia- eta segurtasun-sistemak garatzen etxebizitza eta industriarako.

Instalazioen aldizkako berrikuspena, akatsak eta matxurak saihesteko.

Eguzki-panelak, bateriak edo aerosorgailuak sare elektrikoetan integratzea.

Ospitale edo aireportuetan etengabeko hornidura bermatuko duten sistemak diseinatzea.

Argiztapena, klimatizazioa, sarbideak eta abar kudeatzeko sistema elektrikoen programazioa.

Gainera, badira beste eremu berritzaileago batzuk ere, haien beharra dutenak:

Ibilgailu elektrikoetarako kargaguneak instalatzea eta hiri-sare jasangarriak diseinatzea.

Ekitaldietarako sistema elektrikoak, argiztapen eszenikoa, instalazio interaktiboak eta abar muntatzea.

Zirkuitu integratuak dituzten ehunak edo argiztapen adimenduna duen arropa garatzea, adibidez.

Askotariko irteera profesionalak dituzte:

Instalazio elektrikoko enpresak

Eraikin edo industrietako sistemak muntatzen eta mantentzen.

Industria-sektorea

Linea elektrikoak automatizatzen eta egokitzen fabriketan eta ekoizpen lantegietan.

Energia berriztagarriak

Eguzki-parkeetan, parke eolikoetan edo hidroelektrikoetan lanean.

Azpiegitura estrategikoak

Mantentze-lan elektrikoak ospitaleetan, aireportuetan eta garraio-sareetan.

Mantentze-lanak eta zerbitzu teknikoak

Espazio publiko eta pribatuetako instalazioak berrikusten.

Segurtasuna eta ikuskapena

Araudi elektrikoak betetzen direla kontrolatzen.

Aholkularitza eta efizientzia energetikoa

Soluzio elektriko jasangarriak diseinatzen enpresentzat.

Ikerketa eta berrikuntza

Sare elektriko eraginkorragoak eta seguruagoak garatzen.

Hezkuntza teknikoa

Elektrizitate, energia berriztagarri eta automatizazioaren alorreko prestakuntzan.

Goi maila

Gradua