DOMOTIKA

Hasiera » Eraikuntza » Domotika

Domotikan lan egiten duten pertsonek eraikinetako sistemak automatizatzen dituzte, erosoagoak, seguruagoak eta jasangarriagoak izan daitezen: haiek sorturiko gailuekin, argiztapena, tenperatura, pertsianak edo segurtasun-sistemak kontrola daitezke, dela mugikorretik, dela ahots-komandoen bidez. Adimen artifiziala eta gauzen Internet (IoT) erabiltzen dituzte hoteletan, ospitaleetan, lantegietan eta hezkuntza-inguruneetan.

Haien lanak erosotasuna hobetzen du eta murriztu egiten du, berebat, energia-kontsumoa. Esate baterako, etxebizitza bateko berogailua bere kabuz doitu daiteke, eguneko orduaren edo pertsona-kopuruaren arabera. Nekazaritzan, sentsore konektatuek ureztatze-sistema aktibatzen dute lurra lehor dagoenean.

Zeregin hauetan aritzen dira batez ere:

Sare eta gailu elektriko adimendunak integratzen.

Suteak, ihesak, arrotzak eta abar detektatzen dituzten alarmak, kamerak eta sentsoreak konektatzen.

Pertsonen ohituretatik ikasten duten aparatuen arteko komunikazioa.

Kontsumoa automatizatzea eta energia berriztagarriekin konbinatuta erabiltzea.

Soinua, argia edo tenperatura egoeraren arabera kontrolatzea (“zinema” edo “atsedena” moduak).

Gainera, badira beste eremu berritzaileago batzuk ere, haien beharra dutenak:

Denborak eta tenperaturak automatikoki erregulatzen dituzten sukalde adimendunak.

Etxeko sistemetara konektatutako sentsoreak dituzten jantziak, etxeko tenperatura egokitzeko.

Ikusleen presentziaren arabera argi eta soinu automatizatuz erreakzionatzen duten instalazioak

Askotariko irteera profesionalak dituzte:

Instalazio elektrikoko eta domotikako enpresak

Sistema adimendunen diseinua eta instalazioa.

Eraikuntza- eta eraberritze-enpresak

Teknologia domotikoak integratzea eraikin berrietan edo birgaituetan.

Enpresa teknologikoak

Sentsoreak, softwarea eta gailu konektatuak garatzea.

Aholkularitza teknikoak

Etxebizitza eta bulegoetarako soluzio pertsonalizatuak diseinatzea.

Sarbideen segurtasuna eta kontrola

Zaintza-sistema automatizatuak ezartzea.

Ikerketa eta berrikuntza

Gailu eta aplikazio domotiko berriak sortzea.

Hezkuntza eta prestakuntza teknikoa

Irakaskuntza Lanbide Heziketako zentroetan edo zentro espezializatuetan.

Goi maila

Gradua