
Eraikuntzan eta obra zibilean lan egiten duten pertsonek eraikinak, errepideak, zubiak, tunelak, espazio publikoak eta abar diseinatzen, eraikitzen eta mantentzen dituzte. Helburua pertsonen bizitza hobetzea da, hiriak eta herriak erosoagoak, seguruagoak eta jasangarriagoak eginez
Azpiegiturak sortzeaz gainera, ingurumen-inpaktua murrizten eta baliabideak hobeto aprobetxatzen ere jarduten dute. Esate baterako, energia-kontsumo apaleko eraikinak diseinatzen dituzte, materialak berrerabiltzen dituzte ,eta eguzki-energia integratzen dute fatxadetan. Obra zibila behar izaten dute, orobat, ur-hornidurako sistemek, hiri-parkeek eta garraio publikoak.
Azken urteotan, teknologia berriak sektorea aldatzen ari dira; adibidez, etxebizitzen 3D inprimaketa, errealitate areagotua obretan eta adimen artifiziala proiektuak planifikatzeko.
Zeregin hauetan aritzen dira batez ere:
Errepideak, zubiak, presak, tunelak eta abar eraikitzen, baita ur-sistemetan eta energia hidraulikoan ere.
Sistema elektriko eta termiko eta aireztapen-sistema efizienteak baliatzen dituzten etxebizitzak, ospitaleak, eraikin industrialak eta abar diseinatzean.
Ekipoak koordinatzea, kostuak kontrolatzea eta materialak arduraz erabiltzea.
Espazio funtzionalak eta estetikoak sortzea, teknika eta sormena orekatuz.
Arriskuak ebaluatzea eta pertsonen ingurunea eta osasuna babesteko neurriak aplikatzea.
Gainera, badira beste eremu berritzaileago batzuk ere, haien beharra dutenak:
Hiri-inguruneak eta egitura errealistak diseinatzea motor grafikoetan, ingeniaritza zibileko ezagutzak aplikatuta.
Aldi baterako instalazioak eta pabiloi jasangarriak jaialdi eta erakusketetan, besteak beste.
Jasangarritasunera eta ergonomiara egokitutako sukalde industrialen eta jatetxeen diseinua.
Eraikuntzaren arloak askotariko irteerak eskaintzen ditu:
Etxebizitzak, azpiegiturak eta espazio industrialak eraikitzen.
Proiektuak diseinatzen, gainbegiratzen eta kalkulu estrukturalak egiten.
Hiri-plangintza, garraio-sareak eta herri-lanak.
Eraikuntza-produktu berriak, birziklatuak edo ingurumen-inpaktu txikikoak garatzen.
Eraikingintza modularra, 3D inprimaketa eta beste zenbait teknika berri.
Eraikingintza jasangarriaren inguruko trebakuntza eta sustapena.