ZIBERSEGURTASUNA

Hasiera » Mundu digitala » Zibersegurtasuna

Zibersegurtasunean aritzen direnek sareak, sistemak eta datuak babesten dituzte eraso digitaletatik:

  • Segurtasun-akatsak detektatzen eta zuzentzen dituzte.
  • Babes-hesiak sortzen dituzte (zifratzea, suebakiak, egiaztapen bikoitza).
  • Erasoei erantzuten diete, kalteak minimizatzeko.
  • Internet modu seguruan erabiltzen irakasten diote jendeari.

Zibersegurtasuna arlo askotan agertzen da:

Arriskuak ebaluatzea, sistemetako kalteberatasunak aurkitzea eta iruzurren eta hackeatzeen aurkako tresnak diseinatzea.

Sekretu industrialak babestea, ekoizpenari kalte egiten edo ekoiztea eragozten duten zibererasoak saihestea.

Datuak babestea, isilpeko informazioa zifratuz (adibidez, historia medikoak) eta baimendu gabeko sarbideak saihestuz.

Epaiketetako peritajea, proba digitalak eta intrusio digitalen analisi forentsea.

Badira hain agerikoak ez diren beste lotura batzuk ere:

Tranpak, kontu-lapurretak eta mikroordainketetako iruzurrak saihestea.

Aplikazioak eta wearableak erabiltzen dituzten atleten errendimendu-datuak babestea.

Auto konektatuak eta garraio adimenduneko sistemak blindatzea.

Azpiegitura publiko kritikoen aurkako erasoak saihestea (edateko ura, elektrizitatea, gasa…).

Zibersegurtasuneko adituek lan hauek egiten dituzte:

Enpresa pribatuetan

Multinazionalen sareak eta datuak babesten.

Gobernuetan eta agentzia publikoetan

Erakundeen segurtasuna bermatzen.

Bankuetan eta finantzetan

Iruzurrak prebenitzen eta transakzioak ziurtatzen.

Industrian eta energian

Fabrikak, zentral elektrikoak eta abar blindatzen erasoetatik babesteko.

Aholkularitzetan

Enpresak ikuskatzen puntu kalteberak aurkitzeko.

Hezkuntzan

Babes digitaleko teknikak irakasten institutuetan, unibertsitateetan, Lanbide Heziketan, etab.

Ikerketan

Mehatxu berriak aztertzen eta adimen artifizialarekin tresnak sortzen.

Goi maila

Gradua