Industria

Industriaren mundua ingurune liluragarria da: hainbat teknologia eta diziplina biltzen ditu ekoizpen-prozesuak optimizatu eta sistema industrialak sortu eta funtzionarazteko. Mundu hori etengabe ari da garatzen automatizazioan, robotikan, adimen artifizialean, eta ingeniaritza mekaniko eta elektrikoan egindako aurrerapenei esker, besteak beste. Mundu honetako kontinenteak esploratzera animatzen zaitugu. Bertan, mota askotako lanpostuak daude, produktu eta prozesu industrialen diseinu eta garapenetik hasi, eta ekoizpen-lerroen kontrola eta mantentze-lanak egiteko softwarearen programazioraino.