Energiaren mundua zabala eta askotarikoa da: energia-sorrera, -banaketa eta -kontsumoa hartzen ditu bere barnean, eta jasangarritasuna, energia-efizientzia, klima-aldaketa eta gisa horretako gaiekin lotuta dago. Mundu honetako kontinenteak esploratzera animatzen zaitugu. Bertan, mota askotako lanpostuak aurkituko dituzue: energia-azpiegituren diseinuan eta mantentze-lanetan espezializatutako ingeniariak eta proiektuen kudeaketan, energia-plangintzan eta ingurumen-aholkularitzan aditu diren profesionalak, besteak beste.