
Farmazia sendagaiak eta osasun-produktuak ikertzeaz, ekoizteaz eta banatzeaz arduratzen da. Helburua da farmakoak seguruak eta eraginkorrak izatea eta herritar guztien eskura egotea:
Medikamentuen ingurumen-inpaktua zaintzen dute (adibidez, uraren kutsadura).
Farmaziak beste arlo askorekin du lotura:
Sendagaiek gorputzean nola jokatzen duten aztertzen dute.
Tratamendu berritzaileak sortzen dituzte, hala nola terapia genikoak.
Pilulak, jarabeak edo injekzio seguru eta eraginkorrak nola diseinatu ikertzen dute.
Osagaiak aztertzen dituzte arriskuak saihesteko.
Farmakoen hondakinek eragindako kutsadura murriztea dute helburu.
Badira hain agerikoak ez diren beste arlo batzuk ere:
Gehigarriak eta dopinaren aurkako kontrolak egiten dituzte.
Krema, makillaje edo eguzki-babes seguruak garatzen dituzte.
Osasuna hobetzen duten elikagai funtzionalak diseinatzen laguntzen dute.
Sendagaiak hartzea kontrolatzen duten aplikazioak, eta dosi bat ahaztuz gero abisatzen dutenak.
Leku askotan lan egiten dute:
Sendagaiak banatzen dituzte eta herritarrei aholkuak ematen dizkiete.
Tratamendu pertsonalizatuak prestatzen dituzte eta medikuei laguntzen diete.
Sendagaiak ikertzen, ekoizten eta banatzen dituzte; etiketak, baimenak eta sendagaiei buruzko kanpainak prestatzen dituzte.
Odola, gernua eta beste zenbait lagin aztertzen dituzte diagnostikoak egiteko.
Gehigarrien eta norbere burua zaintzeko produktuen segurtasuna kontrolatzen dute.
Osasun-estrategiak diseinatzen dituzte, hala nola antibiotikoak zentzuz erabiltzeari buruzkoak.
Unibertsitateetan eta Lanbide Heziketako zentroetan irakasten dute, eta zientzia gizartera hurbiltzen dute.