
Produktu-ingeniaritzan aritzen direnek egunero erabiltzen ditugun produktuak diseinatzen eta hobetzen dituzte. Adibidez: bateria hobeak dituzten mugikorrak, elikagaiak hobeto babesten dituzten ontziak, auto efizienteagoak.
Haien lana ez da ideiak izatea bakarrik:
Produktu-ingeniaritzak sormena eta teknologia uztartzen ditu:
Piezak 3Dn modelatzea eta simulatzea.
Modeloak sortzea 3D inprimagailuekin edo Arduino plakekin.
Produktuek estandarrak betetzen ote dituzten egiaztatzea.
Informazio teknikoa eta produkziokoa kontrolatzea.
Gainera, askotariko eremu ugarirekin dago lotuta. Adibidez:
Zapatila arinagoak, kasko seguruagoak eta abar diseinatzea.
Ehun adimendunak edo arropa ergonomikoa garatzea, besteak beste.
Gamer aginteen eta aulkien diseinua, joko-ordu luzeetarako egokituta.
Ontzi biodegradagarriak, energia gutxiago kontsumitzen duten produktuak, etab.
Soinu eta diseinu ergonomiko hobeak dituzten entzungailuak.
Produktu-ingeniaritzan adituak diren pertsonek askotariko sektoreetan lan egin dezakete:
Autoen piezak eta osagaiak.
Doitasun-sistemak hegazkinetarako eta sateliteetarako.
Egunero erabiltzen diren objektuak, diseinu eroso eta erakargarriarekin.
Fabriketarako makinak sortzen eta hobetzen.
Produktuak modu seguruan babesten eta garraiatzen.
Irakasten edo proiektu berritzaileetan parte hartzen.