SISTEMA INFORMATIKOAK

Hasiera » Mundu digitala » Sistema informatikoak

Sistema informatikoak administratzen dituztenen egitekoa da bermatzea behar bezala eta modu seguruan funtzionatzen dutela zerbitzariek, sare telematikoek, sistema eragileek eta aplikazioek:

  • Ordenagailuak eta zerbitzariak aktibo mantentzen dituzte.
  • Sareak konektatuta eta babestuta daudela ziurtatzen dute.
  • Datu garrantzitsuak gordetzen eta zifratzen dituzte.
  • Akats teknikoak konpontzen dituzte zerbait hausten denean.

Sistemen administrazioak zenbait arlo biltzen ditu:

Ordenagailuak eta zerbitzariak eguneratuta edukitzea.

Aplikazioak eta zerbitzariak optimizatzea, ahalik eta modu efizienteenean funtziona dezaten.

Informazio sentikorra biltegiratzea eta babestea.

Wifi eta konexio seguruak kudeatzea ikastetxeetan, enpresetan, erakundeetan, etab.

Onlineko zerbitzuak hedatzea hirugarrenen plataformetan.

Hain tipikoak ez diren beste arlo batzuekin ere badu zerikusia. Adibidez:

Adibidez, bermatzea milioika lagunek aldi berean ikusten dutela telesail bera edo entzuten abesti bera, edo bermatzea aldi berean ibiltzen direla bideojoko berean akatsik gabe, denak ala denak 24/7 eskuragarri egonik.

Azpiegitura kritikoak kudeatzea ospitaleetan, errepideetan, trenetan, hegazkinetan, energia-plantetan.

Datuen eta GPSaren estaldura ematea arrisku-kiroletan, mendi-ibilietan, igoera edo erreskate arriskutsuetan, etab.

Sistemak administratzen dituztenek lan hauek egiten dituzte:

Enpresa teknologikoak

Aplikazio eta produktuetarako sistemak eta sareak kudeatzen.

Ospitaleak eta osasungintza

Historia klinikoak eta konektatutako ekipo medikoak kudeatzen.

Bankuak eta finantzak

Onlineko transakzioen segurtasuna bermatzen.

Hezkuntza eta ikerketa

Proiektuak babesten eta belaunaldi berriei irakasten.

Administrazio publikoa

Herritarrentzako zerbitzu digitalak hobetzen.

Goi maila

Gradua