Instalazio elektrikoko espezialistak eraikin, industria eta azpiegituretako sistema elektrikoen diseinu, instalazio, mantentze eta konponketaz arduratzen dira. Haien lana ezinbestekoa da etxebizitzetan, bulegoetan, lantegietan eta energia berriztagarrien sistemen elektrizitate-hornidura egokia bermatzeko.
Horrez gain, segurtasun arazoak prebenitzeaz eta sistema elektriko zaharkituak eguneratzeaz arduratzen dira. Sektore honetako espezialistek energia-eraginkortasuna hobetzen, sare elektrikoen fidagarritasuna bermatzen eta azpiegitura elektrikoa modernizatzen laguntzen dute.
Esaterako, ospitaleetan segurtasun elektrikoko sistemak instalatzen dituzte elektrizitatearen etenaldiak saihesteko edo aireportuetako elektrizitate sistemak kontrolatzeko larrialdi egoeretan funtzionamendu egokia bermatzeko.
Instalazio elektrikoen arloa hainbat diziplinarekin lotuta dago, batez ere eraikuntzan, azpiegituretan, mantentze-lanetan eta energiaren sektorean. Arlo nagusiak jarraian aurkezten dira:
Eraikinetan eta industria-instalazioetan argiztapena, elikadura-hornidura eta segurtasun-sistemak garatzen eta instalatzen dituzte. Esaterako, ospitaleko operazio-gela batean larrialdietako argiztapena eta elektrizitate sistema diseinatzea.
Aldian-aldian instalazio elektrikoak eta girotze sistemak ikuskatzen dituzte matxurak saihesteko eta funtzionamendu egokia ziurtatzeko. Esaterako, aire girotuaren eta elektrizitate sistemak egiaztatzea aireportu bateko matxurak ekiditeko.
Eguzki-panelak, aerosorgailuak eta bateria-sistemak sare elektrikoan integratzen dituzte energia garbiko irtenbideak garatzeko. Adibidez, etxebizitza-eraikin batean eguzki plaken bidez elektrizitatearen autokontsumoa ezartzea.
Ospitaleetan, aireportuetan eta beste azpiegitura kritikoetan elektrizitatearen etenaldiak saihesteko sistemak diseinatzen eta mantentzen dituzte. Esaterako, ospitale batean larrialdi-sorgailuak eta etenik gabeko hornidurak kontrolatzea.
Instalazio elektrikoen kontrol-sistemak programatu eta mantentzen dituzte. Adibidez, mugikortasun urriko pertsonei egokitutako etxebizitza batean argiztapena, berogailua eta ateak kontrolatzeko sistema automatikoa diseinatzea.
Aire girotzeko eta berotzeko sistema berritzaileak lantzen dituzte, azken urteotan sektore honetan aurrerapen nabarmenak izan baitira. Adibidez, sistema elektriko adimendun bat instalatzea eraikin jasangarri batean, bero-galera gutxitzeko.
Lantegietan eta ekoizpen instalazioetan sistema elektrikoak egokitzen eta automatizatzen dituzte.
Eguzki-parkeetan, aerosorgailuetan eta instalazio hidroelektrikoetan lan egiten dute, energia garbia integratuz.
Sare elektrikoak mantentzen dituzte eta segurtasun elektrikoa bermatzen dute ospitaleetan, aireportuetan eta tren geltokietan.
Eraikin publiko eta pribatuetako klimatizazio sistemen eta instalazio elektrikoen mantentze-lanak egiten dituzte.
Instalazioen mantentze-prozesuak gainbegiratzen eta kontrolatzen dituzte, segurtasun-arauak betetzen direla bermatzeko.
Energia eraginkortasun eta segurtasun elektrikoko irtenbideak eskaintzen dizkiete enpresa eta entitateei
Ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egiten dute lan sare elektrikoen eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien sistemak optimizatzeko.
Instalazio elektrikoen proiektuak diseinatu eta gainbegiratzen ditu
Eraikinetan behe-tentsioko instalazioen ezarpena koordinatzen du, araudia betetzen dela ziurtatuz