
Matematikan aritzen diren pertsonek ikerketak egiten eta teoriak sortzen dituzte, eta, era berean, oso eremu desberdinetan aplikatzen dituzte: bideojoko bat diseinatzeko edo tratamendu mediko bat hobetzeko, konparazio baterako. Eguraldia iragartzeko, sare sozialak garatzeko, prozesu industrialak optimizatzeko edo hegaldien simulazioak diseinatzeko balio dute, besteak beste.
Matematikak zenbaki hutsak baino askoz gehiago dira: unibertsoak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta bizitza errealeko problemak ebazteko balio dute. Erabaki hobeak hartzen laguntzen dute, baita gerta daitekeenari aurrea hartzen ere; era berean, lagungarriak dira gauzek modu efizienteagoan funtziona dezaten.
Matematikak arlo askotan aplikatzen dira:
Teorema berriak eta kontzeptu abstraktuak.
Klima, trafikoa eta beste zenbait fenomeno irudikatzea.
Informazio-kantitate handietan patroiak aurkitzea.
Pasahitzak, ordainketak eta komunikazio digitalak babestea.
Prozesuak hobetzea, hala nola hegazkinen ibilbideak eta are fabrikak.
Medikuntzako, ingeniaritzako, energiako edo garraioko problema praktikoak ebaztea, besteak beste.
Matematikak ustekabeko loturak dituzte beste arlo batzuekin:
Erritmoak eta harmoniak azaltzen dituzte, eta, algoritmoekin, konposatzen ere laguntzen dute.
Proportzioak, fraktalak, ilusio optikoak eta abar diseinatzeko erabiltzen dira.
Jokaldiak aztertzeko, ibilbideak kalkulatzeko edo lesioak prebenitzeko balio dute, besteak beste.
Zure pantailan zer ikusten duzun erabakitzen duten algoritmoen atzean daude.
Askotariko irteera profesionalak ditu:
Institutuetan, unibertsitateetan edo zentro zientifikoetan.
Algoritmoak sortzen adimen artifizialerako, bideojokoetarako, etab.
Gaixotasunak aztertzeko, tratamenduak diseinatzeko, etab.
Satelite eta misio espazialetarako kalkuluak egiten.
modelo klimatikoak eta berriztagarriak garatzen.
Estatistikak erabiltzen, erabakiak hartzeko.
Efektu bereziak edo fisiko errealistak diseinatzen.
Ibilbideak eta bidalketa-sistemak planifikatzen.