
Ingeniaritza biomedikoak biologia eta teknologia uztartzen ditu pertsonen osasuna eta bizitza hobetzeko. Izaki bizidunek (zelulek, organoek, mikroorganismoek) nola funtzionatzen duten ulertzean datza, eta medikuntzan eta industrian tresna erabilgarriak sortzeko erabiltzen du ezagutza hori.
Zenbait adibide:
Ingeniaritza biomedikoak ez du bakarrik lan egiten; aitzitik, beste arlo askorekin dago konektatuta. Hauek dira hurbilen dituen arloak:
Orpoz orpo lan egiten dute osasun-langileekin, pazienteei benetan lagunduko dieten teknologiak diseinatzen.
Mikroorganismoak, zelulak edo DNA erabiltzen dituzte terapia eta sendagai berriak sortzeko.
Sentsoreak, programak eta gailuak garatzen dituzte, protesi adimendunak eta osasun-aplikazioak sortzeko, esate baterako.
Gaixotasunak aurrez detektatzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta diagnostikoak hobetzeko.
Material ñimiño eta erresistenteak ikertzen dituzte, inplanteak fabrikatzeko, farmakoak gorputzaren barruan askatzeko, etab.
Robotak aplikatzen dituzte kirurgian, errehabilitazioan eta zainketetan, eta, horri esker, doitasuna areagotzen da eta arriskuak murrizten dira.
Badira konexio harrigarriagoak ere. Hauek, esaterako:
Errehabilitazioan erabilitako teknologia bera aplikatzen da murgiltze-jokoetan, erreflexuak entrenatzen eta lesio baten ondoren mugikortasuna berreskuratzen laguntzeko.
Sentsore biomedikoek espazio osasungarriagoak diseinatzeko balio dute, hala nola airearen kalitatea automatikoki erregulatzen duten eraikinak sortzeko, bertan bizi direnen arnasketa kontuan hartuta.
Teknologia biomediko asko —hala nola gorputza monitorizatzeko sistemak— astronautak espazioan zaintzeko sortuak dira, eta gero aplikatu dira Lurrean.
Garunaren jarduera edo estres-maila erregistratzen duten gailuak erabiltzen dira, konparazio baterako, lasaitzen laguntzen duten terapia pertsonalizatuak edo aplikazioak diseinatzeko.
Ingeniaritza biomedikoa ikasten duten pertsonek irteera profesional asko dituzte. Askotariko tokietan lan egin dezakete:
Ekipo medikoak berrikusten eta doitzen (hala nola X izpiak edo taupada-markagailuak) eta modu seguruan funtziona dezaten laguntzen.
Sendagaiak fabrikatzeko makinak diseinatzen, diagnostiko-teknologia berriak garatzen, etab.
Softwarea, aplikazioak eta osasun-gailuak sortzen, hala nola protesi adimendunak edo bizi-konstanteak kontrolatzen dituzten erlojuak.
Osasun-proiektu berritzaileak muntatzen, ospitaleei teknologia berrien erabilerari buruzko aholkuak ematen, etab.
Gailu medikoek segurtasun-arauak betetzen dituztela ziurtatzen.
Terapia, material edo robot medikoak garatzen eta etorkizuneko profesionalak prestatzen, besteak beste.