
Diseinu- eta plangintza-taldeek eraikinetarako ideiak benetako plano bihurtzen dituzte. Zirriborroetatik maketa digitaletara igarotzen dituzte, eta xehetasun guzti-guztiak markatuta dauzkaten plano teknikoak sortzen dituzte. Espazioa erabilgarria, polita eta segurua izateaz arduratzen dira, baita araudia betetzeaz ere. Horretaz gainera, jendea nola mugituko den pentsatzen dute; proiektua jasangarria izango den eta zer-nola txertatuko den proiektua auzoan, hirian edo landa-ingurune batean.
Prozesu horretan, beste zenbait alorretako profesionalekin lan egiten dute, hala nola arkitektoekin, ingeniariekin edo hiri-diseinuko eta plangintzako profesionalekin. Haien helburua da proiektua bideragarria izatea eta, ingurunea ez ezik, gizartea ere errespetatzea.
Diseinuak eta plangintzak arlo asko batzen dituzte:
Esate baterako, etxeak, fabrikak edo merkataritza-zentroak.
Nola antolatu kaleak, plazak, parkeak, berdeguneak, etab.
Kalkuluak egitea, guztiari zutik eta egonkor eusteko.
Espazioen barruan nola bizi pentsatzea, hala nola apartamentu batean edo museo batean.
Ideia errealitate bihurtzen duten mapa xehatuak.
Era berean, ukitzen ditu hain nabarmenak ez diren beste alor batzuk ere:
Eraikin bat artelan bat izan daiteke berez.
Plangintzarik gabe ez legoke ondo pentsatutako pilotalekurik, kantxarik, skate-zirkuiturik, etab.
Ura aurrezten duten edo naturan integratzen diren etxeak diseinatzea, adibidez.
Negutegiak, upeltegiak, merkatuak, sukalde profesionalak, etab.
Geltokiak, aireportuak, bidegorriak eta abar ondo pentsatuta badaude, errazago mugitzen gara.
Espazioek eragina dute komunitatean elkarrekin bizitzeko eta harremanak izateko moduan.
Askotariko lan-irteerak dituzte:
Etxebizitzak, eraikin publikoak, zubiak...
Udalerri edo eskualde bat nola haziko den planifikatzen, adibidez.
Obraren aurretik planoak prestatzen.
Segurtasuna eta teknika bermatzen.
Parkeak, berdeguneak eta elkarrekin bizitzeko espazioak diseinatzen.