
Alor honetan lan egiten duten pertsonek planetak nola funtzionatzen duen aztertzen dute: Lurraren egitura, fenomeno naturalak eta fenomenook eguneroko bizitzan duten inpaktua. Lurrikarak, sumendiak, klima, ozeanoak edo lurzoruaren mugimenduak aztertzen dituzte, arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko.
Esate baterako, lan hauek egin ditzakete:
Proiektu berritzaileagoetan ere aplikatzen dituzte beren ezagutzak, hala nola Marteko lurzoruak ikasteko edo klima-aldaketak glaziarretan duen inpaktua aztertzeko.
Lurraren zientziak arlo askotan aplikatzen dira:
Eguraldia iragartzen dute eta beste zenbait fenomeno aztertzen dituzte, hala nola bero-boladak edo kostaldeko denboraleak.
Lurzoruak eta arrokak aztertzen dituzte, erorketak saihesteko, eraikuntza seguruak planifikatzeko, etab.
Lurrikarak eta sumendiak ikertzen dituzte, haien jarduerari aurrea hartzeko eta kalteak murrizteko.
Ibaiak, itsasoak eta uraren zikloa aztertzen dituzte, uholdeak edo lehorteak prebenitzeko.
Berotze globala arintzeko eta ekosistemak babesteko soluzioak bilatzen dituzte.
Gainera, badira beste eremu berritzaileago batzuk ere, haien beharra dutenak:
Ingurune birtual errealistak garatzen dituzte, hondamendi naturalak edo paisaia geologikoak irudikatzen dituztenak, jolastuz ikasteko.
Mineraletan edo egitura naturaletan inspiratutako ehunak sortzen dituzte, arropa erresistenteagoak eta jasangarriagoak fabrikatzeko.
Mapa topografikoak eta datu geologikoak erabiltzen dituzte planetari buruzko lan bisualak, erakusketa interaktiboak eta abar sortzeko.
Lurraren zientziek aukera ugari eskaintzen dituzte:
Meteorologia, ingurumena, babes zibila, etab.
Arriskuen ebaluazioa, geotermia, azpiegituren egonkortasuna, etab.
Ingurumen-analisia eta jasangarritasun-proiektuak.
Kontserbazioko eta ingurumen-hezkuntzako programak.
Ibilbide geologikoak, zientzia-museoak interpretazio-zentroak, etab.